gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 18, osteguna
Baroja
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > PIARRES LAFITTE, GAUR ERE
PIARRES LAFITTEN BIBLIOGRAFIA KMKn

 

Ohar bibliografikoa

Gida honen iturri nagusia Maria Isabel Goikoetxea “Hommage à Pierre Lafitte” delakoan (Bulletin du Musée Basque, n. 113-114 (3ème-4ème trimestre 1986) aurkezturiko bibliografia da. Liburutegian dauzkagun autorearen lanak jaso nahi izan ditugu, eta, baita ere, hari buruz egindakoak.

Lafitteren obretan, sorkuntzazkoak, lankidekilakoak, itzulpenak, eskuizkribuak, etab. bereizi ditugu, baina, artikuluen kasuan, separaten eta Patri Urkizuk egindako edizioaren berri besterik ez dugu ematen, denak ematea luze joko bailuke eta artikulu gehienak Bulletin du Musée Basque-k argitaraturiko bibliografian jasorik aurki baititzake irakurleak. Lafitteri buruzko artikuluei dagokienez ere, liburutegian ditugunak eskaintzen ditugu, ez dugu orain arte idatzitako artikulu guztiak emateko asmorik izan.

Azpimarratu nahi dugu, beraz, gida hau asmo dibulgatiboarekin egin dugula eta, inondik ere ez, gaia agortzeko helburuarekin. Bibliografi erreferentzien trankskripzioa eta aurkezpena liburutegi arauei jarraiki egin dugu.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net